Irizar eta Ampo Mondragon Taldetik irtetea aztertzen ari dira

Mirian Biteri 2008ko mai. 20a, 17:20
Mondragon Taldearen antolaketa ereduarekin bat ez datozela eta bi kooperatibetako Kontseilu Errektoreek korporazioan jarraitzeko edo alde egiteko proposamena egin dute. Asanbladek dute azken hitza.

Irizar eta Ampo Mondragon Taldeko Goikide Sailaren barruan kokatuta daude, Legazpiko Urola enpresarekin batera. Irizarrek autobusen karrozeriaK egiten ditu. Idiazabalen dagoen Ampo kooperatiba, berriz, altzairu herdoilgaitzen galdaketara dedikatzen da.

 

Goikide Saila bi mila eta bostean sortu zen. Koldo Saratxagak abian jarritako kudeaketa eredu berezia jarraitzen du sail horrek. Eredu horri esker azken urteotan emaitza onak lortu dituzte eta Mondragon Taldean kooperatiba garrantzitsuak izatea lortu dute, bereziki, Irizarrek.

Irizarren, maiatzaren 29an

Korporazioaren antolaketa ereduarekin bat ez datozela eta bi kooperatibetako Kontseilu Errektoreek horretan jarraitzeko edo irteteko proposamena egin dute. Asanbladek dute azken hitza. Irizarren, esaterako, maiatzaren 29an asanblada orokorra deitu dute.

Mondragon Taldeak eta Irizar zein Ampo kooperatibek prentsa oharra bateratua bidali dute dagoeneko. Horretan, Korporazioak kooperatiben sarrera eta irteera aurreikusten duela gogora ekarri du.

Esandako bi kooperatibek kudeaketa eredu berezia dutela ere azpimarratzen dute horretan; Mondragon Taldean jarraitzen denarekin zerikusi gutxi duena. Hala, horien Kontseilu Errektoreek antolaketa eredu propio baten bidetik eguneroko lanean eraginkorrago izan daitezkeela uste dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak