Iritsi dira Gipuzkoatik Haitira bidalitako laguntzak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko api. 29a, 18:09
Dagoeneko Haitin daude Gipuzkoatik bidalita sei kontainerrak. Asteon iritsi dira, eta aduana pasa ostean mesedetako mojen esku daude laguntzak herritarren artean banatzeko. 25 tonako kontainerrak bidali zituzten; bost otsailean eta azkena martxoaren 27an.

"Eskatutakoa batu genuen. Batez ere elikagaiak –olioa, arroza, azukrea, papilak–, baina baita kanpin dendak, arropa, botikak...", azaldu du Leire Atxegak.

Jacmel elizbarrutia

"Laguntza Jacmelera bideratuko dugu. Kontuan hartu Jacmelen %80 desagertu zela lurrikararekin", dio Atxegak. Mesedetako mojak Jacmeletik 10 minutura bizi dira eta eurak izango dira laguntzaz arduratuko direnak.

Euriteak

"Hildakoak asko izan ziren, baina orain arduratzen gaituztenak bizirik daudenak dira. Gainera, laster eurite garaia hasiko da eta kalean jende asko bizi da", esan du Atxegak.
Gaur egun zortzi moja daude lanean Haitin; Atxega misio ordezkaria eta haren gizona gaur ziren joatekoak Haitira eta maiatzaren 25ean izango dira bueltan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak