Irekita dago umea izateagatik Eusko Jaurlaritzari diru-laguntzak eskatzeko epea

Nerea Ruiz 2007ko urt. 31a, 13:27
Umeak izateaz gain, haurrak atzerrian adoptatu dituzten gurasoei ekonomikoki laguntzeko programa berri bat ere jarri dute martxan. Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Segurantza sailera bidali behar da diru-laguntzak jasotzeko eskaria. Gurasoek, umea jaio edo adoptatu eta hiru hilabeteko epea izango dute eskaria egiteko.

Ume kopuruaren arabera, laguntzak, gehiago edo gutxiago izango dira. Lehenengo umea izateagatik, 400 eta 900 euro arteko laguntza emango da, beti ere gurasoen errentaren arabera. Bigarren seme-alabarengatik, lehen urtean 1.100 euro emando zaie gurasoie, eta urtebetera 400. Umea hirugarrena bada, lehenengo 4 urtetan 1.100 euro emango zaie aita amei, eta 5 eta 6 urte dituenean aldiz, 400 euro bakoitzean.

Aurten gainera, nazioartean adoptatzeagatik diru-laguntza bereziak emango dira. Izan ere, gurasoen errenta mailaren arabera, 2.000 eta 4.000 euro arteko diru-laguntzak jaso ahalko dituzte. Haur bat baino gehiago adoptatuz gero kopurua handiagoa izango da.

Diru-laguntza bereziak ere egongo dira zailtasun fisiko edo psikikoa duten haurren kasuan. Baita erditze berean bi ume edo gehiago jaio badira.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak