Matrikulazio epea irekita Bergara, Arrasate eta Leintz udal euskaltegietan

Julen Iriondo 2010ko ira. 15a, 16:18
Herritarrak erakartzeko, gainera, kanpaina berria ere jarri dute martxan, 'Euskara ikasteko bide zuzena' leloarekin. Ohiko eskaintza izango dute aurten ere, baina esparru konkretuetan jarri dute indarra, horiek sendotzeko.

Eskaintza

Euskara tituluen baliokidetza, HABEren mailetako azterketak eta tutoretzak dira ikasturte berrian Bergarako, Arrasateko eta Leintz udal euskaltegiek sendotuko dituzten esparruak, eta baita iaztik ematen duten 4. maila ere.

Aurten gainera Leintz udal euskaltegiak ere emango du 4. maila. Bestela, ohiko eskaintza izango dute euskaltegiok: euskalduntze maila denak EGA barne, alfabetatzea, hizkuntza eskakizunak, etorkin gazte eta helduendako eskolak, autoikaskuntza, euskalkia, hitanoa eta merkatari eta ostalariendako ikastaroak ordutegi berezietan. Hori geletako eskaintza, baina euskaltegiok geletatik kanpo ere egiten dute lan beste eragile batzuekin elkarlanean, herritarrak euskarara erakartzeko, eta hori azpimarratu gura izan dute. 

Krisiaren eragina

Euskaltegietako arduradunek diote krisia igartzen dutela eurek ere. Gerrikoa estutu behar izan ei dute, eta ikasleak ere hirutik bat langabeak omen dira. Baina hori kontuan dute.

Honez gain, gero eta baldintza malguagoak omen dituzte ikasturte berrirako dagoeneko egin daitekeen matrikula ordaintzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak