Iratzarrik, Aralarreko gazte taldeak, kanpaina aurkeztu du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2008ko urtarrilaren 31

"Jarri zure ahotsa XXI. Mendeko sozialismoari" lelopean, Iratzarrik, Aralarreko gazte taldeak kanpaina aurkeztu du. Gizarteak bizi duen egoera larria eta eskubide zibil eta politikoen etengabeko atzerakada ardatz hartuta, Iratzarrik, hego euskal herriko lau herrialdeetan eztabaida eta parte hartze guneak sortu gura ditu.

Iratzarrik uste du, gizartean badela ezkerraren eta independentziaren alde egiten duen gazteria bat, eta kanpaina honek zentzu horretan iritziak batu eta gehitzea du helburu. Kanpaina honek ez du mezu itxirik. Gazteei gonbitea egiten die beraien ahotsa jar dezaten eta beraien iritzia eman dezaten. Hori da-eta mende honetako sozialismoaren oinarrizko ezaugarri bat, denon artean lan egitea. Miren Arregi Oñatiko Aralarreko zinegotziak eta Josu Sugasti Kongresurako Gipuzkoako zerrendetan dagoen arrasatearrak eman dute prentsaurrekoa Kulturaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak