Irailetik aurrera martxan Gipuzkoako Taxiak koordinatuko dituen sistema berria

Miren Arregi Amasorrain 2007ko uztailaren 13a

Irailean ipiniko dute martxan Irratitaxi izenez ezagutuko den eta Gipuzkoako taxiak koordinatuko dituen sistema berria. hala, Gipuzkoako taxiak koordinatuko dituzte Donostiako telefonogunetik. Zerbitzua urtean 365 egunetan eta egunean 24 orduz izango da erabilgarria

943 400 500 telefono zenbakia kontutan hartzekoa izango da hemendik aurrera. Izan ere, Gipuzkoako edozein tokitatik aipatutako telefono zenbakira deituta, taxi bat bidaliko dute deitzailea dagoen tokira. Hau da, Gipuzkoako taxiak koordinatuko dituzte Donostiako telefonogunetik.

    Hasiera batetan Donostiako taxiak ere sistema honetan sartzea pentsatua bazuten ere, Donostiako taxi sarearen konplexutasunak, atzera bota du ideia hori. Irratitaxiaren funtzionamendua beste hiri batzuetakoaren antzerakoa izango da. Hiritarrak 943 400 500 telefono zenbakia markatzen duenean, telefonogunetik koordinatzaileak taxi bat bidaliko du hiritarra aurkitzen den tokira. Goierrin hile honen bukaeran ipiniko dite martxan sistema berria, gainontzeko Gipuzkoan, irailetik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak