Irailean hasiko dute 'Alumiform' ikerketa proiektua

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko uztailaren 29a

Mankomunitateak eta Diputazioak Kudeatuz programan parte hartzea adostu dute; Bergarako Migel Altunan garatuko dute proiektua.


Kudeatuz programaren bitartez Bergarako Migel Altuna institutuan Alumiform proiektua jarriko dute martxan datorren irailetik aurrera. Hori da Mankomunitateko Garapen Agentziak eta Foru Aldundiak adostu dutena.  "Mankomunitateak hainbat proiektu aurkeztu zituen eta Migel Altuna institutuan aurrera aterako dena da onartu digutena", azaldu digu Koldo Azkoitiak, Garapen Agentziako teknikariak.

Hotzeko estanpazioa

Proiektuaren estrategia nagusia hotzeko estanpazioko aluminioen eta batez ere automozioko sektorean gehien erabiltzen diren aleazioen konformagarritasuna aztertzea eta behar diren entseguak egitea dela azaldu du Azkoitiak. "Entseguak aluminioarekin egin beharrean informatika programa baten bitartez egitea da asmoa; horrela, jakin daiteke zer gertatuko den pieza batekin estanpazio kolpe bat jasotzen duenean", dio Azkoitiak.
Migel Altuna institutua arduratuko da proiektuarekin; horretarako, hainbat enpresaren laguntza izango du: Tornilleria Deba, Ecenarro S. Coop., Lazpiur SA, Industrias GOL; eta, Frantzia, Italia eta Danimarkako beste enpresa batzuk.

Ikerketa proiektuak

Kudeatuz Diputazioak garapen agentziekin egiten duen programa da. Ikerketan oinarrituta proiektu ezberdinak aurrera eramatea da helburua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak