Espainiak Biztanleria Aktiboaren Inkestarekin jarraituz, Gipuzkoan 32.000 langabe daude, 2008ko hirugarren hiruhilekoan baino 15.000 gehiago (+%88). Lana dutenak 315.900 dira, iaz baino 21.800 (-%7) gutxiago.
Euskadiko datuetara joaz, inkesta horrek dio iraila %11,5eko langabezia tasarekin bukatu duela erkidegoak; urteko bigarren hiruhilekotik, %9,7ko igoera. Orain arte, 2009an iaz baino 53.400 langabe gehiago daude (+%79,3). Lana dutenak %1,2 gutxiago dira bukatu berri den hiruhilekoan aurrekoan baino (924.400 langile gaur egun).
Hego Euskal Herri osoan, %11,3koa da langabezia tasa.