Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak neguko bidezaintza plana abiatu du. Hala, gidariei eskatzen die:
- informatuta egoteko
- arreta handia izateko
- elurtuta dauden bideetatik joatea ekiditeko
- aisialdiko jarduerak mendian eta itsasoan egitea saihesteko
Lurralde Historiko bakoitzean Planari jarraitzeko Mahai Tekniko bat
sortzea erabaki dute. Gainera, elurra duten errepideetan kamioiei
aurreratzea galaraztea ere aurreikusi dute. Bestalde, Herrizaingo
Sailak alerta egoeran ditu pisu handia jasotzen duten zenbait
garabi, izotzaren edo elurraren ondorioz kamioiren bat irristatzen baldin bada, bidetik kentzea errazteko.
Informazioa jasotzeko bideak
Zirkulazioaren eta bideen egoerari buruzko informazioa jaso daiteke Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroan, 902 112 088 telefono zenbakian. Baita Trafiko Zuzendaritzako webgunean ere: www.euskadi.net/trafikoa
Gipuzkoako Foru Aldundiak negurako bide zaintzarako hartu dituen neurriak
Arlaban: 2 ekipo (kamioia+xafla+gatz banatzailea)
Leintz Gatzaga: ekipo 1 (kamioia+xafla+gatz banatzailea)
Kanpanzar: ekipo 1 (kamioia+xafla+gatz banatzailea)
Deskarga: 3 ekipo (kamioia+xafla+gatz banatzailea)
Elgeta: 1 ekipo (kamioia+xafla+gatz banatzailea)
2. mailako sarea: 3 ekipo (kamioia+xafla+gatz banatzailea)
Gatz siloak: Arlaban, Elorregi.
Gatz biltegiak: Elorregi.
Gatz tonak biltegian: 1.000 Tn.
Gidariak: 44 (24 ordu. Txandaka)
Arduradunak: Foru Aldundiaren talde teknikoa eta 3 injineru eta 2 enkargatu.