Ekainean aurkeztutako Zugaz.com sare sozialak, sekulako harrera izan du. Horren erakusle dira, dagoeneko 1.100 soslai daudela, 60 tribu daudela eta 800 argazki baino gehiago igo dituztela erabiltzaileek edo milaka mezutxo bidali direla. Debagoieneko erabiltzaileez gain, beste eskualdetako kideak ere batzen ditu euskarazko sare sozialak.