Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza etxean

Maider Arregi 2010eko uztailaren 27a

'Naturgas Broad Peak' espedizioak hiru gailurrak zapaldu zituen hilaren 18an. Modu horretan, gainera, historia egin dute hiru mendizaleek; izan ere, lehenengo aldia da euskal espedizio batek zortzimilako batean bidea zabaltzen duena. Alberto Iñurrategik lortu zuen gailur nagusia egitea (8.047 metro), sei orduren ostean. Goizeko hiruretan irten zen mendizalea 7.100 metroko kanpalekutik eta 9:00etan iritsi zen gailurrera. Hala, hiru tontorrak jarraian egitea lortu duen seigarren mendizalea bihurtu da Iñurrategi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak