Iaz Naturgas Hornbein espedizioak ez zuen gailurrik egin, eta indarberrituta, beste proiektu bati ekingo diote Alberto Iñurrategik, Mikel Zabaltzak eta Juan Vallejok, Naturgas Broad Peak 2010 espedizioa. Zortzimilakoen lasterketaren aurrean, hirukote honek beste erronka batzuen aldeko apustua egin du. Hala, Broad Peak -eko hiru gailurrak igotzen ahaleginduko dira, estilo alpetarrean. Igoera horrek, iazkoak moduan, zailtasun tekniko handiko eskalada esan nahi du: oxigenoaren artifizialaren erabilpen barik, aurrez jarritako soken laguntza barik, zamaketarien laguntza barik. BAT Basque Team taldearen laguntza izango dute aurten ere. Espedizioa gaur, eguaztena, abiatu da, 06:00etan Bilbotik.