Inpugnatutako zerrendek gaur aurkeztu beharko dituzte alegazioak

Maider Arregi 2007ko mai. 4a, 10:46
EAE-ANVren Oñatiko eta Aretxabaletako zerrendak inpugnatu ditu Estatuaren abokatuak. Alegazioak aurkezteko epea gaur, maiatzak 4, arratsaldeko 20:00etan amaituko da.

Bihar, maiatzak 5, Epaitegi Konstituzionalak aurkeztutako alegazio guztiak aztertu eta erabakia hartuko du. Ondoren, inpugnatuta jarraitzen duten zerrendek beste alegazio bat aurkezteko aukera izango dute. Ostegunean, maiatzaren 10erako aurkeztutako errekurtso guztiak argituta izan behar ditu Epaitegi Konstituzionalak eta behin betiko erabakia eman beharko du jakitera. Izan ere, maiatzaren 11n hasiko da hauteskundeetako kanpaina.
Bestalde, ASBko zerrenda guztiak inpugnatu egin dituzte eta orain alegazioak aurkeztuko dituzte.

Estatuko Abokatutzak 122 zerrendaren aurka egin du eta Fiskaltzak, 110en aurka; orotara, 133 inpugnatu dituzte. Auzitegi Gorenak bihar du erabakia emateko azken eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak