"Inposaketarik ez, gure eskubideak defenda ditzagun" lelopean egin dute manifestazioa Arrasaten

Xabier Urtzelai 2010ko eka. 29a, 21:41
18:30ean elkartu dira herritarrak Arrasateko Seber Altube plazan, gehiengo sindikalak deituta, grebaren aldeko manifestaziora. "Inposaketarik ez, gure eskubideak defenda ditzagun" lelopean egin dute kale agerraldia. Manifestazioa hasi eta minutu gutxira Ertzaintzak eragotzi egin die aurrera jarraitzea; pankarta zeramaten sindikatuetako ordezkariekin berba egin ostean, baina, aurrera egin du manifestazioak.

Hainbat sindikatutako eta Udaletako ordezkarik bat egin dute, herritarrekin batera, Arrasateko kale agerraldian. No falta dinero, sobran ladrones esaldia izan da manifestariek gehien errepikatu dutena. Seber Altubetik Uarkaperako bidea hartu dute, eta Garibain Ertzaintzak bidea moztu die. Pankarta zeramaten sindikatuetako ordezkariekin berba egin ostean, normaltasunez jarraitu du manifestazioak, San Andres aldera.

Hainbat sindikaturen balorazioa

Goizean Donostiako manifestazioan egon ostean, arratsaldean Arrasaten izan dira greba deitu duten sindikatuetako ordezkariak. "Guretako oso positiboa izan da ibarrean greba deialdiak izan duen erantzuna. Oso enpresa gutxik jarraitu dute lanean, Mondragon taldeko enpresak alde batera uzten baditugu, guk lotura sindikalak ditugun enpresatan hiru lantegitan baino ez dute lan egin, behin botazioa egin ostean. Eta, horri kalean izan dugun erantzuna gehitzen badiogu, ELAtik oso emaitza onak direla uste dugu".

LABeko Jose Ramon kortabarriak ez ditu ADEGIk edo Eusko Jaurlaritzak eman dituen datuak zenbatekotan alderatu nahi izan: "Ez dugu balorazioa modu horretan egingo, orain momentuan egin dezakedan lehen balorazioa oso positiboa da. Guk ikusi duguna da deialdi honek oso erantzun zabala izan duela, sektore ezberdinetan gainera, eta guretako hori da garrantzitsuena".

Bestelako balorazioak egin dituzte Gipuzkoako enpresarien elkarteak, eta Eusko Jaurlaritzak. ADEGIren esanetan Gipuzkoan langileen %75a lanera joan da, eta deialdi hau erabateko porrota izan dela garineratu du ADEGIK. Eusko Jaurlaritzak egindako balorazioaren arabera, administrazioan %8ak egin du gaur greba, eta sektore pribatuan %30ak. Sindikatuek, berriz, Gipuzkoan grebak  %75eko jarraipena izan duela adierazi dute.

 

 Grebak Debagoienean izan duen erantzunaren berri, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak