Inoiz baino film labur gehiago aurkeztu dituzte Huhezinema lehiaketarako

Usoa Agirre 2010eko martxoaren 24a

Martxoaren 12an bukatu zen lehiaketa ofizialerako lanak bidaltzeko epea eta inoiz baino film labur gehiago jaso dira; 66, hain zuzen ere. Horietatik 49 fikziozkoak, 12 dokumental eta 5 animaziozkoak. Hizkuntzaren arabera jasotako lanen artean 13 euskarazko film laburrak dira eta gaztelaniazkoak besteak. Orain aukeraketa batzordearen txanda dator, jasotako lanen artetik 10 aukeratzeko.

Aurten, lehen aldiz, lehiaketa ofizialerako aukeratutako 10 film labur horiek 400 euroko diru-saria jasoko dute eta apirilaren 29an guztiak proiektatuko dira Aretxabaletako Zaraia Zineman.

Sari banaketa apirilaren 29an

Huhezinemako azken egun horretan jakinaraziko dira epaimahai ofizialak emango dituen lau sariak: euskarazko film labur onena (beste 400 euro) eta 3 aipamen berezi animazio, fikzio eta dokumental onenari.

Aurtengo epaimahaia Ane Muñozek, Alberto Gorritibereak eta Itziar Ituñok osatuko dute, euskal zinemagintzan eskarmentu handiko profesionalek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak