Ino Galparsoro, aske

Julen Iriondo 2008ko uzt. 28a, 18:17

AZKEN ORDUA: 21:20: Oraintxe atera da espetxetik Ino Galparsoro. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Santiago Pedrazek bermepean aske utzi du Ino Galparsoro Arrasateko alkatea. Galparsoro apirilaren 30etik zegoen preso, talde armatuarekin kolaboratu izana eta EAEren jarduera etetea haustea egotzita, eta 30.000 euroko bermea ordainduta geratu da aske. Arratsaldeko 16:00etan Madrilera abiatzekotan ziren senide eta zinegotzi-kideak, Galparsoro etxera laguntzeko. Gaur iluntzean edo bihar goizean iritsiko dira Arrasatera.

Baldintzarik gabeko espetxe zigorra ezarri zion Garzon epaileak (gaurko egunez audientzia nazionalean egon ez eta Pedraz epaileak ordezkatua dagoenak) otsailaren 8an kaleratu zuen autoaren bidez. Sumisioa eta dependentzia leporatzen zizkion eta gogorarazten zuen EAE alderdian kargu esanguratsua duela Galparsorok. Erakunde terroristari lagundu izana izan zen bai AVT, Dignidad y Justicia taldeak eta Dolores Delgado fiskalak kartzela zigorra eskatzeko arrazoia. 90 egun egin ditu Galparsorok kartzela, apirilaren 30etik egon da bertan. Hemen auzitegi nazionalera joan zen unea.

Askatze-autoan Pedraz epaileak dionez, hamabostean behin joan beharko da epaitegira Galparsoro eta ezingo da atera Espainiako mugaz haraindi joan. Pasaportea ere utzi beharko du. Pedraz-en erabakia fiskaltzaren eskaeraren ondorioz heldu da eta ospa egiteko arriskurik ez dagoela pentsatu eta gero.

Ino Galparsororen aldeko mugimendua Arrasaten

Ordutik hamaika izan dira ekimenak Arrasaten Ino Galparsoro gogorarazteko eta haren askatasuna eskatzeko. Blog baten bitartez ere zentralizatu dira Galparsororen aldeko ekimenak: aurrerabolie.org. Mozioak ere onartu dira Galparsoro libre uztea eskatzen horietako bi dira udalaren mozioa eta mankomunitateak aho batez onartutakoa. Manifestazio jendetsua ere egin zen eta hori gogorarazten du bideo honek.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak