Ehun erakundetik gora
Euskal Herrian sustapenaren eta berrikuntzaren eremuan esku hartzen duten eragileen arteko topagunea izatea da beste helburuetako bat, foro hori euskal enpresa-sare osora hedatzeko, eta, hartara, ekimenak hari finagoetan banatzen direla bermatzeko. Innovanet, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak, SPRIk, foru aldundiek, Confebaskek eta Herri Garapenerako Agentzien Elkarteak (Garapen) eta Mankomunitateak eratu dute.
Innovanet-en barruan 100 erakundetik gora daude. Bertara edozein enpresa atxikitu daiteke, bai Gipuzkoako enpresarien elkartetik eta baita Mankomunitateak emango dituen hitzaldi informatiboen bidez, oharra guztiei pasako zaie eta. Oxel Erostarbe Mankomunitateko batzorde buruaren arabera, "enpresek beraien kezka, duda, berrikuntza plan, kudeaketa mota eta bestelakoak leku konkretu batera bideratzea da asmoa".