Ingurumen fiskalarengana joko du Aralarrek AP-1 autobidearengatik

Miren Arregi Amasorrain 2007ko api. 24a, 11:34
Aralarrek ingurumen fiskalarengana joko du AP-1en eraikuntzan delitu ekologikorik egon den edo ez ikertu dezan eskatuz. Zarimutz errekan eta Mekolalde-Landa bide gorrian irregulartasunak salatu ditu.

Debagoienako Aralarrek prentsaurrekoa egin du eta bertan AP-1 autobidearen eraikuntzan euren ustez egon diren hutsegiteak salatu nahi izan ditu. Alde batetik, salatu nahi izan dute Zarimutzen, Deba Ibaiko interes bereziko gunean, informazio publikoaren epea bukatu aurretik Bidegik eginiko obraren inguruan, Aralarrek azalpenak eskatu ostean, Bidegiko zuzendari Nestor Aranak ez zuela egia esan. Izan ere, Zarimutz errekan behin behineko estaltze bat egin dute, eta Aralarrek dioenaren arabera, proiektuan ez zen hori jasotzen.

AP-1 autobidearen eraikuntzan eginiko beste hutsegite bat ere salatu dute. Izan ere, Mekolalde-Landa artean egiten ari diren bide gorriaren finantziazioa Udalek euren gain hartu dutela salatu dute, hasieran Foru Aldundiak bere gain hartuko zuela aurreikusi bazen ere. Hori dela eta, Foru Aldundiari dei egin diote Bide gorri honen finantziazioa bere gain hartu dezan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak