Ines Gose kantari, Realaren mendeurreneko abestian

Usoa Agirre 2009ko eka. 26a, 12:12
Atzo arratsaldean aurkeztu zuten Donostiako Victoria Eugenia antzokian txuri-urdinen mendeurreneko abestia, Andoni Egaña eta Mikel Erentxunek sortutakoa. Kantu honetan Leire, La Oreja de Van Gogh taldeko abeslaria, Gose taldeko Ines, Alex Ubago, Ainhoa Gozategi, Mikel Erentxun eta Andoni Egaña berak parte hartzen dute, besteak beste.

Realaren mendeurreneko abestia. Andoni Egaña / Mikel Erentxun


Zuzeu.com

Abestiaren letra

Ehun urtez aupa Reala, beti Reala, bihotzean,

ehun urtez aupa Reala, beti Reala ahotsetan.

Ehun urtez bizi izaten badaki maiteminak,

oso harro daramatzagu, kolore txuri-urdiñak.

Ehun urtez aupa Reala, beti Reala, bihotzean,

ehun urtez aupa Reala, beti Reala ahotsetan.

Hondartzan abiatu eta, hasi ginen Ondarretan,

garenera iritsi gara, Atotxa eta Anoetan.

Ehun urtez aupa Reala, beti Reala, bihotzean,

ehun urtez aupa Reala, beti Reala ahotsetan.

Oroimenak gordetzen duen, barreneko poz-poza,

Puertollano edo Atotxa, El Molinon,  Zaragoza.

Irabaztean apaldu, galtzean galdu ongi,

harrobia hor daukagu, balio horien harrobi.

Ehun urtez aupa Reala, beti Reala, bihotzean,

ehun urtez aupa Reala, beti Reala ahotsetan.

Ehun urtez aupa Reala, beti Reala, bihotzean,

ehun urtez aupa Reala, beti Reala ametsetan.

Urteurreneko argazki bilduma

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak