Horrek esan nahi du, oraingoz eta, seguruenik, luzaroan, Madrilek jarraituko duela enplegu eskumen pasiboak eta aktiboak, denak kudeatzen, INEMen bidez, eta Arrasateko INEMen bulegoan ohi bezala jarraituko dutela lanean. Joan den astean, Lan eta Immigrazio Ministerioak baieztatu zuen eskumenak ezin izango direla garaiz transferitu. Asmoa zen Lanbidek enplegu politika aktiboak har zitzala, eta INEMek jarrai zezala pasiboak kudeatzen. Baina dena ezerezean geratu da, oraingoz behintzat.
Arrasaten diharduten INEM-eko arduradunek diotenez, "garbi esan zuten hasieratik urtarrilaren 1a izango zela data"; eta CCOOk horri eusten dio oraindik". Data alde batera, zerbitzua zelakoa izango zen "denetarik entzun" dutela esaten dute arduradunok. Hori bai, urtarrilaren 1a ailegatzen denean, erabiltzaileak dena berdin topatuko du Arrasateko INEMen bulegoan eta, oro har, administrazioek lan eta enplegu kontuak kudeatzeko moduari dagokionez.