Indarrean dago gazteen alokairuendako dirulaguntza

Iker Barandiaran 2008ko urt. 11a, 12:05
Eguaztenetik dago indarrean Emanzipazio Errenta deritzon dirulaguntza berria. Hala, alokairuan bizi diren EAEko gazte askok dirulaguntza jaso ahal izango dute Bizilagun zerbitzuaren bulegoetan eskatuta.

Emanzipazio errenta jaso ahal izateko ezinbesteko baldintzak dira 22 eta 30 urte bitarteko adina izatea, lana izatea, etxebizitza propiorik ez izatea eta alokairuan bizi izatea. Horrez gain, eskatzaileak urtean 22.000 euroko edo gutxiagoko diru-sarrera gordinak izan beharko ditu. Hori hala bada eta dagozkion inprimakiak Bizilagun zerbitzuaren bulegoetara eramaten baditu, 30 urte bete bitartean aukera izango du hilabetero 210 euro jasotzeko, edo eskatutako datatik hurrengo lau urteak bete bitartean.
 
Bizilagun zerbitzura jo dugu eta han azaldu digute dirulaguntza horiek dagoeneko gaurtik aurrera eskatu daitezkeela, baina onartu digute aurkeztu beharreko inprimakiak ugariak direla; eta seguruenik horrek eskaera kopurua mugatuko duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak