Inbestidura saioa jarraitzeko bideak, Interneten

Usoa Agirre 2009ko mai. 5a, 12:39
Gaur, maiatzak 5, hautatuko dute Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakari. PPren eta UPDren babesari esker lortuko du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako agintea. 9:30ean hasi da inbestidura saioa, Eusko Legebiltzarrean. Zuzenean jarraitzeko, bide ezberdinak dituzue:
  • Eusko Legebiltzarra zuzenean ari da ematen hitzaldia.
  • Berria-k liveblogging-a egiten dihardu. Bertan parte hartzeko Twitterren #inbestidura gako-hitzarekin egin zenezake, edo Berria.info bertatik ere bai.
  • Eitb.com-en zuzenean ikus zenezake inbestidura saioa, atzerapen pixkatekin badoa ere. Twitter bidez ere ari dira inbestidura saioko hitzaldien berri ematen.

Gaurko inbestidura saioaren egitura

  1. Goizeko saioan Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzarako bi hautagaiek, Patxi Lopezek eta Juan Jose Ibarretxek Jaurlaritza osatzeko programa aurkeztuko dute. Bakoitzak 45 minutu izango ditu horretarako.
  2. Lopezen eta Ibarretxeren azalpenen ostean, goizeko saioa amaituko da.
  3. 15:30ean arratsaldeko saioari ekingo zaio. Orduan, legebiltzarkide bakoitzak Lopezen edo Ibarretxeren hautagaitza babesteko 30 minutu izango ditu.
  4. Lehendakaritzarako bi hautagaiek legebiltzarkideei erantzuteko aukera izango dute.
  5. Ondoren hamar minutuko atsedenaldia egingo dute eta horren ondotik lehendakariaren bozketa hasiko da.
  6. 20:00ak alderako espero da saioa bukatzea.

Debagoiendarrak Legebiltzarrean

Legealdi honetan legebiltzarkide izango dira:

Konfirmatu gabe:

Inbestidura saioa Goiena Magazinean

19:45etik aurrera, Goiena Magazinean, gaurko inbestidura saioaren gaineko analisia egingo du Elena Laka abokatuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak