Ikerlan plastikozko eguzki plakak egiteko ezagutza garatzen ari da

Arritxu Barruso 2007ko abu. 29a, 14:14
Ikerlan-ek material plastikoekin eguzki-plaka fotoboltaikoak egiteko Consolider programan parte hartzen du. Espainiako Zientzia eta Teknologia Ministerioak bultzatutako proiektua da hau eta helburua da egungo siliziozko plakek baino kostu txikiagoa daukaten plastikozko plakak lortzea.

Proiektuak lau milioi euroko finantzazioa izango eta Espainiar Estatuko 12 zentro eta unibertsitatetako ikertzaileek egingo dute lan bertan.

Ikerketaren helburua da egun silizioz egiten diren eguzki-plakak plastikoz egiteko ezagutza garatzea. Modu honetara kostua txikiagoa izango litzateke eta plakak egiteko lehengaia, berriz, ugariagoa. Gainera plastikozkoak izanik, plakak gardenak izango lirateke eta leihoetan eta eguzki-oihaletan ezarri ahalko lirateke begi inpakturik eragin gabe.

Merkatuan dauden plaka fotoboltaikoen %94 siliziozkoak dira. Material hori naturan oso ugaria den arren, eguzki plaketarako erabili ahal izateko tratatze prozesua oso konplexua da eta, beraz, garestia. Material hori plastikoz ordezkatzeko apustua egin dute proiektu honetan.

Energia eskaria gero eta handiagoa da gaur egun eta petroleoaren eratorrien ordezkoak aurkitzea ezinbestekoa da. Zentzu horretan, azken  urteotan, eguzki energia lortzeko proiektuetan asko inbertitzen ari da.

Egunero lurrazalera iristen den erradiazioarekin mundu osorako 25 urtetako energia lortu ahalko litzateke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak