Ikerketa baten arabera, A-8 autobidea Estatuko merkeenetarikoa da

Mireia Bikuña 2008ko mai. 15a, 12:12
Consumer aldizkariaren arabera, Bilbo eta Donostia lotzen dituen A-8 autobidearen tarifa, kilometro bakoitzeko, 0,08 euro da. Aldiz, Gasteiz eta Burgos arteko AP-1 autobidearena, 0,11 euro kilometroko. Malaga eta Estepona lotzen dituen AP-7, eta Madrid eta Toledo arteko AP-41 autobidek dira garestienak: kilometro bakoitzeko 0,14 euro ordaindu behar dira-eta.

Beste hainbat alderdi

Consumer aldizkariak egindako txostenean, autobideen bidesariez gain, beste hainbat alderdi ikertu dituzte, besteak beste, zoladuraren egoera, segurtasuna eta garbitasuna, eta zerbitzuguneen egoera. Guzti horiek kontutan hartuta, bataz besteko nota eman diete autobideei; hala, A-8 autobideari "ongi"  eman diote, eta Ap-1 autobideari, "oso ongi".
Ikerketaren arabera, Bilbo eta Donostia arteko autobidearen zoladura egoera "oso onean" dago, eta autobidearen segurtasuna "ona" da. Errepide honi jartzen dioten eragozpen bakarra da: errepidearen eskuin aldean dauden aldapa, horma eta hes gehiegi daudela. Bestalde, A-8 autobidean aztertu dituzten bi zerbitzu guneak "eskasak" direla dio Consumer aldizkariko txostenak.
AP-1 autobidearen zoladura, segurtasuna eta tunelen egoera "oso onak" dira.

Foru araua aldatzeko eskaera

Bestalde, Aralarrek, autobideen bidesari siteman aldaketak egitea proposatu du Batzar Nagusietan. Hain zuzen,  Suitzan eta Austrian erabiltzen duten sistema eskatu dute."Guk eskatzen duguna da, ibilgailu arinendako urteko kuota bat finkatzea, Suitzan egiten den moduan. Era berean, 3,5 tonatik gorako ibilgailuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak