Ikasle eta irakasleen artean ekintzailetza sustatzeko plan integral bat jarri du abian Mondragon Unibertsitateak

Usoa Agirre 2006ko abenduaren 12a

Plan horrek, enpresa-proiektuak sustatuz, lana sortzea eta lehiakortasuna hobetzea ditu helburu. Neurri hori ekintzailetza-sistemen garapenaren bitartez artikulatuko da, bai heziketa akademikoan bai hortik kanpo. Horretarako, enpresak sortzea sustatuko duten bi programa aitzindari jarri ditu abian unibertsitateak.

Gaurtik aurrera, enpresa-proiektu anitzenak abian jarri ahal izateko berariazko erremintak eta programak izango dituzte ikasle eta irakasleek. Ostera, enpresek ekimenik anitzenak ikertzeko eta abian jartzeko unibertsitateko zerbitzu bat izango dute eskura.

Formula ezberdinak

Hainbat formula artikulatu ditu Mondragon Unibertsitateak:

  • Mondragon Ekiten: enpresa-aurreinkubagailua, eratu berria eta, enpresa sortu eta abian jarri aurreko faseak garatuz, proiektuak testatzeko balioko duena
  • Oinarri teknologikoak dituzten enpresentzako programa, ikerketa-proiektuetan lanean ari diren irakasleei zuzendurikoa eta ikerketa-proiektuen bideragarritasuna aztertzeko balio izango duena, baita etorkizuneko enpresa-proiektuak aztertzeko ere.
  • Ikuspegi akademikoari begiratuz, unibertsitateak Enpresa Proiektuen Zuzendaritzako Masterra du. Master horren bitartez, zuzendariek edo ekintzaileek behar dituzten ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak bereganatzen dituzte ikasleek.
  • Unibertsitateak Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaturako bigarren zikloa du Bidasoako campusean, Irunen, ikasleen izaera-ekintzailea sustatzera zuzendurik dagoena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak