Aldarrikapenak
Plazan egingo duten ekitaldian Euskal Eskola Nazionalaren aldeko manifestua irakurriko dute. Testuan salatzen dute ikasleei hezkuntza sistema espainiarra eta frantsesa "inposatzen" zaizkiela. Ondorioz, ikasle mugimenduek egoera latza "sufritzen" dutela diote.
Hizkuntza sistema arrotzen kontra egiteko Euskal Eskola Nazionala beharrezkoa dela diote: "Euskal curriculuma, hezkuntza hezitzailea eta egutegi propioak behar ditugu".