Igartzen duzu krisi ekonomikoa?

Usoa Agirre 2008ko urr. 8a, 11:45
Krisi ekonomikoa eta bere ondorioak dira azken asteotako gai izarra. Astelehenean burtsek "astelehen beltza" bizi izan zuten, baina Europar Batasunak hartutako neurriekin, badirudi burtsak ere errekuperatzen hasi direla. Banku edo aurrezki kutxa batek porrot egiten badu, bezeroek erakunde horretan duten dirutik gutxienez 50.000 euro beti berreskuratuko dituzte. Europako Batasuneko Ekonomia ministroek gordailuen bermea igotzea adostu zuten atzo (lehen 20.000 euroan zegoen gutxieneko muga). Hainbat herrialdek, ordea, hortik gora ere segurtatuko dute. Espainiak, esaterako, 100.000 euro arte. Kalera irten gara krisi ekonomikoaren, prezioen igoeraren eta Europar Batasunak hartutako neurrien gainean galdetzera. Zer iritzi duzu zuk gai honetaz?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak