Menu guztiek bi plater, bi bigarren plater (guztiak razio erdikoak), postrea, kafea eta txakolina, sagardoa, Cruzcampo Gran Reserva edo ardo ondua izango dituzte aukeran. Eta jakina, Idiazabal Jatorrizko Gazta eta onddoak izango dira menu guztietan.
Jatetxe bakoitzak zehaztuko du noiz eskainiko duen menu berezi hori "eta nahiz eta ez izan derrigorrezkoa erreserba egitea gomendatzen dute, batez ere, lanegunetan", azaldu dute antolatzaileek.
Gazta dastatzea
Horrez gainera, jardunaldiok iraun artean beste bi ekitaldi ere izango dira. Batetik, azaroaren 5ean (egubakoitza) Arrasateko Kulturaten Idiazabal Jatorrizko Gaztaren dastatzea egingo dute (19:00). Izena eman beharra dago parte hartzeko, leku mugatuak daudelako.
Txistorra eta onddo pintxoak
Bestetik, azaroaren 19an (egubakoitza), Arrasateko Seber Altube plazan onddoekin eta txistorrarekin egindako pintxoak banatuko dituzte jardunaldietan parte hartzen duten jatetxeek egindakoak.