Gazteriaren beharrei erantzungo dien mugimendua sortzeko asmoa dutela adierazi dute. Euskal Herrian bizi izateko irtenbide bakarra independentzia da haien ustetan, eta aukera hori ukatu egiten zaiela salatu dute.
Horregatik, maiatzaren 29an Bruselara eramango dute independentziaren aldeko aldarria euskal gazteriaren eskubide politiko eta zibilen aldeko mugimenduko kideek, eta ekintza horrekin bat egiteko deia egin diete herritarrei.
Horrez gain, mugimendu horren alde pasa den apirilaren 2an Durangon egindako lehen indar erakustaldiak izandako arrakasta nabarmendu dute, eta Espainiako eta Frantziako poliziek Euskal Herriko hainbat gazte atxilotu izana salatu dute ere.