Idazten hasiak dira Bergara-Urretxu zatiko proiektua

Leire Kortabarria 2007ko uzt. 3a, 10:43
Beasain-Durango autobidea bukatutako egoteko aurrerapausoak eman dituzte egunotan: izan ere, batetik, Zumarraga-Urretxu-Legazpi saihesbideko lanak ekain erdialdean hasi ziren, eta, bestetik, Bergara-Urretxu/Legazpi zatiaren gaineko datu zehatzak jakinarazi ditu Aldundiak.

Foru Aldundiaren Bidegi enpresa publikoaren esanetan, Bergara-Urretxu zatiaren proiektuko lanak idazten ari dira.
Bergara eta Urretxu arteko lanak datorren urtean hasi eta 2010ean bukatu nahi ditu Bidegik. Zatia 10 kilometro inguru luze izango da, eta 120 milioi euroko aurrekontua du. Tarte horrekin bukatuko da Eibar-Gasteiz autobidea eta N-1 errepidea zuzenean lotuko dituen ardatza.

Proiektuaren oinarriak

Eraikuntza-proiektuak jasotzen ditu tarte horretako azpiegitura garrantzitsuenak zeintzuk izango diren. Hain zuzen ere, honakoak izango dira oinarriak:

  • Bergara-Antzuola lotunea
  • Antzuolako lotune-erdia
  • Urretxu-Legazpi lotunea
  • Deskargako tunela (620 metro)
  • Ipurrietekako zubibidea (250 metro)
  • Antiguako zubibidea (250 metro)
  • Lapatzako zubibidea (75 metro)
  • Antzuolako zubibidea (220 metro)
  • Igeribarrerrotako zubibidea(70 metro)
  • San Migueleko tunela, bi norabidetan (890 metro luze).

Gune nagusiak

Oraingoz, Zumarraga-Urretxu/Legazpi saihesbideko lanak doaz aurrera. Errepide hori 2,1 kilometro luze izango da, eta gaur egun Beasain-Durango autobideak zabalik duen zati bakarra, Zumarraga ekialdekoa, Urretxu-Legazpiko lotune berriarekin bat egingo du.
Saihesbideak oso azalera bihurria zeharkatu behar du; horregatik, ibilbide erdia inguru tuneletik edo zubibidetik izango da: Argisaoko tunela (900 metro) eta Urola ibai gaineko zubibidea (266 metro) izango dira egitura garrantzitsuenak. Hain zuzen, orografia zail horrek eragin du lanok oso garestiak izatea, 47,1 milioi euroko aurrekontua dute-eta.

Eraikitzeko epea 30 hilabetekoa denez, 2009. urtean bukatuta egotea aurreikusten dute.

Bukatzen dutenean, autobide berriak AP-1, Bergaran, N-1ekin, Beasainen, lotuko ditu. Horregatik, EAEko Errepide Plan Orokorrean, Beasain-Bergara-Durango korridorea EAEko ekialdea eta mendebaldea lotzeko funtsezko egitura da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak