Gurutze Gorriak egokitutako ibilgailu batekin lagundu gura ditu bozkatzera joan gura duten herritar ezinduak. Ibilgailu honekin, bozka eman behar duten tokiraino eramango dute herritarra Gurutze Gorriko langileek.
Domekan, martxoak 1, dira hauteskundeak eta ibilgailu egokituaren zerbitzua erabili gura duenak, otsailaren 28a baino eman behar dizkio datuak (izena eta helbidea) Gurutze Gorriari, zerbitzua ondo kudeatzeko.
Hauxe da zerbitzua eskatzeko telefonoa: 943 76 55 76