Ibilbide historikoak berreskuratu gura dituzte Arrasate eta Aretxabaletako EAJk

Jon Berezibar 2008ko urt. 16a, 16:24
Arrasateko eta Aretxabaletako EAJ alderdiko ordezkariak Bedoñatik Arantzazura doan 'Erromesen bidea' berrindartzea gura dute eta hori proposatuko diete Udalei. Asmoa aurkezteko prentsaurrekoa egin dute goizean Kultur Aten.

Horren bitartez gura dutena da Arrasateko eta Aretxabaletako Udalei bi eskaera egin: batetik Larriño eta Bedoña arteko bidea egokitu dezatela eta bestetik, Bedoñatik Arantzazura doan Erromesen Bidea berrindar dezatela. Horrela, EAJk uste du Udalek balio gutxi ematen diotela bide horri kultura, ingurumen eta turismoaren garapenerako. Gaineratu dute bide horren gaineko informazio eta bitarteko eza dagoela eta oro har, Bedoña eta Larriño bitarteko bidearen baldintzak eskasak direla.

  Proposatzen dute ibilbide hori berrindartzea eta ibilbidearen promozio turistikoa egitea. Hori guztia, Arrasate, Aretxabaleta eta Oñatiko Udalen, Foru Aldundiaren eta besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren artean egitea proposatzen dute.


    Bedoña eta Larriño bitarteko bidearen baldintza eskasen harira, berriz, ibilbide hori egokitzearen beharra nabarmentzen dute, batez ere, oinezkoei eta txirrindulariei begira.

Enlace Bedonia-Urkulu.jpg


Besteak beste, Arrasateko eta Aretxabaletako EAJk pentsatzen dute lurralde koherentzia handiagoa emango liokeela horrek Urkulu inguruari. Eta baita ere, Debagoieneko birikia dela Urkulu eta halaber, guztiz hiritartuta dagoen haranaren lur eskasia arindu egiten duela. 



P1160049.JPG

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak