Ibarretxeren galdeketaren gainean inkesta egin dugu kalean

Usoa Agirre 2008ko maiatzaren 29a

Atzo, eguaztena, ezagutarazi zituen Ibarretxe lehendakariak galdeketarako bi galderak. GOITBko lankideek kalera irten zuten galdeketaren gainean jendeari galdetzera.

Jaurlaritzak bere webgunean argitaratu ditu galderen testuak, eta Ibarretxeren adierazpena.

Galderak:

"Ados zaude indarkeriari elkarrizketa bidez amaiera emateko prozesu bat bultzatzearekin, baldin eta ETAk aldez aurretik erakusten badu zalantzarik gabeko moduan indarkeriari behin eta betiko amaiera emateko borondatea?"

"Ados zaude euskal alderdiek, bazterketarik gabe, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz Akordio Demokratiko bat lortzeko negoziazio-prozesu bati ekitearekin, eta Akordio hori 2010. urtea bukatu baino lehen erreferendumera jartzearekin?"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak