Ibarretik 22 hautagai Gipuzkoako zerrendetan

Mirian Biteri 2009ko ots. 2a, 12:02
Guztira 22 lagun dira Gipuzkoan hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdietan dauden debagoiendarrak. Zinegotzi dira Gipuzkoako listatan aurkezten diren ibarreko gehienak.

Eusko Alderdi Jeltzalearen Gipuzkoako listatan, hiru dira ibarrekoak: Bergarako Jose Luis Garitano, eta Oñatiko eta Eskoriatzako zinegotzi Ainhoa Galdos eta Aitor Urrutia.

Alderdi Popularrean ibarreko bi daude: Itziar Lamarain Arrasateko zinegotzia eta Iñigo Arkauz arrasatearra, hain zuzen ere.

Alderdi Sozialistak hiru debagoiendar  ditu Gipuzkoako listatan: Blanca Roncal, Paco Garcia eta Ainhoa Sagarribai zinegotziak, hain justu.

Ezker Batuko zerrendetan lau lagun aurkeztuko dira bailaratik, eta horiek dira, Isabel Salud bergararra, Blanca Merchan eskoriatzarra, Juan Luis Merino Eskoriatzako zinegotzia eta Carmelo Perez Oñatiko zinegotzia.

Demokrazia 3 Milioi alderdian Bergarako alkate Agurne Barruso da debagoiendar bakarra; eta Eusko Alkartasunak bi eroango ditu zerrendatan: Lauri Askargorta Bergarako zinegotzia eta Esther Larrañaga arrasatearra.

Aralar alderdia da zerrendatan debagoiendar gehien dituen alderdia, bost kiderekin. Horiek dira Oxel Erostarbe eta Iñaxio Garro, Elgetako eta Aretxabaletako alkateak; Miren Arregi Oñatiko zinegotzia, Rebeca Ubera batzarkidea eta Juan Martin Elexpuru bergararra.

Askatasunak Gipuzkoatik aurkeztuko dituen zerrendan bi dira ibarrekoak: Larraitz Madariaga eta Nagore Unamunzaga arrasatearrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak