Gipuzkoarren laurdena Lurraldebusekin
Diputatua gustura dago Lurraldebusek izandako erantzunarekin: gipuzkoarren laurdenak erabiltzen du txartela, eta adibidez, izan dira egunak autobusez egindako bidaia guztien hiru laurdenak txartelarekin ordaindu direnak.
Txartela erabilita %40tik %90era bitarteko deskontuak lor ditzakete bidaiariek.
Bus Rapid Transit
Bus Rapid Transit delakoa ere izan zuen hizpide Tapiak. Tranbiarekiko alternatiba moduan planteatzen du Foru Aldundiak aukera hori, autobusaren eta tranbiaren arteko nahasketa, nolabait esatearren. Mugikortasun diputatuaren arabera egitasmoaren alderdi teorikoa landuta dago, praktikoa falta da, baina hau gauzatzeko ere oraindik denbora dezente pasako litzateke.