Ibarreko ziklista mordoxka bat Sabiñanigon, Quebrantahuesos proban

Asier Alkorta 2007ko eka. 25a, 10:57

Sabiñanigoko errepideak ibarreko ziklistez bete ziren zapatuan. Dagoeneko ohiko bilakatu den proba da Huescan jokatzen den Quebrantahuesos; urtetik urtera, parte-hartzaile gehiago dago. Aurten, inoiz baino jende gehiagok hartu du parte: 7.502 lagunek, horietatik 153, ibarrekoak.

Azparrenek irabazi zuen

Quebrantahuesos Nazioarteko Klasika Zikloturistan Mikel Azparren donostiarra nagusitu zen; gainera, aurretik Aitor Kintana txirrindulari profesional ohiak egindako marka hautsi zuen. 205 kilometroak egiteko, 5:21:05eko denbora behar izan zituen donostiarrak. Hortaz, garaipena eta marka lortu zituen Azparrenek Sabiñanigon.

Maila nagusiari dagokionez, bigarren onena Jose Belda valentziarra izan zen, eta hirugarrena, Ugaitz Artola euskalduna. Podiuma, orduan, bi euskaldun eta valentziar batek osatu zuten: Azparren, Belda eta Artola. Quebrantahuesos lasterketarekin batera, Treparriscos lasterketa ere jokatu zen, 90 kilometrotako lasterketa. Han, Daniel Plazak irabazi zuen gizonezkoetan, eta emakumezkoetan, Saioa Olite euskalduna nagusitu zen.

Ibarrekoen denborak

Ibarrekoen artean, herriz herri begiratuta, hauek izan ziren denbora onenak: Elgetako Oskar Askasibar (6:01:54), Oñatiko Igor Kortabarria (6:05:34), Bergarako Igor Unamuno (6.27:37), Aramaioko Aitor Arana (6: 28:34), Aretxabaletako Jon Urkia (6:28:48), Eskoriatzako Igor Lazkano (6.36:13), Arrasateko Daniel Diaz (6:40:52), eta Antzuolako Imanol Garmendia (6:51:23).

Debagoieneko parte-hartzaileez gain, txirrindulari ospetsuak ere izan ziren: Abraham Olano, Joane Somarriba eta Joseba Beloki, besteak beste.

Bestelako datu batzuen artean, zapatuko probako parte-hartzaileen artean gazteena 16 urtetako portugaldar bat izan zen, eta nagusiena, berriz, 79 urteko zikloturista kataluniarra.

Antzuola
982. Garmendia Zabalo, Imanol    6:51:23
3362. Mendia Bilbo, Ibai    8:01:41
6246. Iturriza Zamakona, Josu    10:24:53
6382. Aranburu Larrañaga, Asensio    10:49:31

Aramaio
371. Arana Arexolaleiba, Aitor    6:28:34
2163. Azkarate Beitia, Cesar    7:27:10
3062. Ibabe Zubizarreta, Jaime    7:53:27
3316. Arriaran Mendialdua, Jabier    8:00:28

Aretxabaleta
372. Urkia Zulaika, Jon    6:28:45
661. Garate Magunacelaya, Isidro    7:41:48
810. Elkorobarrutia Arriola, Asier    6:45:14
1558. Elkorobarrutia Arriola, Luis Mari    7:08:54
1749. Etxabe Otadui, Gorka    7:15:20
2661. Garate Magunacelaya, Isidro    7:41:48
3513. Kortabarria Garcia-Etxabe    8:05:58
3646. Larrinaga Perea, Joseba Jon    8:09:39
3999. Irusta Ayerza, Alfredo    8:20:02
6140. Viteri Zubia, Ibon    10:14:45

Arrasate
654. Diaz Otxandiano, Daniel    6:40:52
770. Lasa Erle, Mikel    6:44:00
1805. Jauregi Lazkano, Xabier    7:16:57
1822. Loiti Loiti, Oscar    7:17:22
1825. Valor Caballero, Nicanor    7:17.23
2549. Azkarate Morras, Iñigo    7:38:29
2748. Markiegi Areitio-Aurtena, Jorge    7.44:30
2858. Vicente Marcos, Ricardo    7:47:47
2899. Landa Azurmendi, Jose Miguel    7:49:14
2926. Gallastegi Goikolea, German    7:49:46
3181. Azkarate Beitia, Sergio    7.56:20
3253. Moreno Varga, Carlos    7:58:33
3657. Laskurain Bidaburu, Aitor    8:09:58
3725. Gonzalez Romero, Mikel    8:11:48
4507. Irizar Saborido, Juan Antonio    8:37:54
4567. Ibabe Ruiz de Azua, Unai    8:40:08
4788. Gonzalez Pildain, Roman    8:49:34
5085. Bardeci Etxarri, Asier    9:02:52
5342. Castillo Santamarina, Javier    9:15:38

Bergara
355. Unamuno Eraña, Igor    6:27:57
523. Agirrebeña Oteo, Iban    6:36:24
602. Mujika Agirre, Ibon    6:38:49
637. Taboada Ruiz, Jose Luis    6:40:27
967. Arregi Beraza, Garikoitz    6:51:01
970. Arrieta Etxeberria, Gorka    6:51:01
1115. Garitano Gaminde, Xabier    6:55:03
1288. Zanguitu Gil, Xabier    7:00:31
1302. Agirrezabal San Miguel, Igor    7:00:56
2217. Goitia Zelaia, Josu    7:28:20
2361. Osoro Ubera, Mikel    7:32:25
2442. Lazkano Bikendi, Xabier    7:35:25
2651. Albisua Iraolagoitia, Jose Igancio    7:41:33
3108. Iñurrategi Irizar, Igor    7:54:28
3910. Churruca  Larrañaga, Eduardo    8:17:30
4052. Eguren Laskurain, Xabier    8:21:52
4068. Sanz Segovia, Jesus    8:22:13
4250. Mujika Odriozola, Jose Ignacio    8:28:09
4279. Arenaza Gabilondo, Carmen    8:29:11
4509. Martin Manzanal, Jesus    8:37:55
4511. Martin Manzanal, Jose Manuel    8:37:56
4529. Aramendi Igartua, Iñaki    8:38:29
4831. Aranburu Murguizu, Jose Igancio    8:51:18
4837. Beitia Azcarate, Iban    8:51:29
4850. Etxeberriarteun Castelo, Amaia    8:51:49
4989. Lazkano Bikendi, Eneko    8:57:29
5101. Elkoroberezibar Umerez, Mike    9:03:53
5409. Arrieta Revuelta, Roberto    9:18:56
5670. Aranguren Irazola, Gotzon    9:33:32
5671. Larrañaga Gabilondo, Xabier    9:33:33
5672. Egaña Barrena, Markel    9:33:33
5673. Askargorta Irizar, Oskar    9:33:35
5995. Menor Vila, Benigno    9:59:20
6174. Kortabarria Azkarate, Eneko    10:17:22
6175. Etxeberria Rodriguez, Jabier    10:17:22
6473. Verguizas Nieto, Antonio    11:09:29
6474. Otaño Zabaleta, Fernando    11:09:31
6583. Barrutia, Jose Luis    12:00:21

Elgeta
54. Askasibar Zubizarreta, Oskar    6:01:54
1800. Etxaniz Irazabal, Ibai    7:16:51
2064. Elorriaga Royuelo, Alain    7:24:08
3625. Arrazola Arabaolaza, Garikoitz    8:09:08
3929. Sarasua Mendizabal, Etor    8:18:23
4053. Larrañaga Iribecampos, Francisco Javier    8:21:52

Eskoriatza
518. Lazkano Arana, Igor    6:36:13
528. Gabilondo Urtaza, Xabier    6:36:29
636. Markaide Armendariz, Jose Antonio    6:40:20
1564. Errasti Otaño, Jon Ander    7:09:10
1700. Ayala Kortabarria, Aitor    7:14:24
1829. Uribe Beristain, Goio    7:17:30
2857. Gallastegi Goikolea, Emete    7:47:45
2914. Markaide Armendariz, Juan Luis    7:49:33
2921. Salgado Mata, Jon    7:49:39
3013. Oyon Baradalla, Jesus    7:52:07
5086. Barbero Sanchez, Javier    9:02:53
6141. Iñurrategi Pagaldai, Bixente    10:14:46

Oñati
65. Kortabarria Paredes, Igor    6:05:34
246. Igartua Urzelai, Iñaki    6:21:37
322. Zugasti Agirre, Jose Mari    6:25:19
484. Molinero Mendiguren, Joseba    6.33:40
623. Guridi Urzelai, Xabier    6:39:28
702. Albizu Uriarte, Jon    6:41:58
1317. Arregi Urzelai, Gaizka    7:01:24
1474. Sierra Garcia, Jose Antonio    7:06:39
1504. Perez Diez, Cayetano    7:07:34
1585. Arregi Biziola, Manu    7:09;41
1590. Larrea Igartua, Iñigo    7:10:01
1592. Erostarbe Arkauz, Jose Antonio    7:10:10
1640. Elorza Zubia, Unai    7:11:57
1718. Urtaza Agirrezabal, Aitor    7:14:50
1813. Zurutuza Perianes, Josu    7:17:03
1818. Lertxundi Ugartemendia, Jose Mari     7:17:14
1881. Molina Diz, Juan Cecilio    7:19:10
1895. Anduaga Alberdi, Roberto    7:19.38
2050. Txintxurreta Galdos, Juan Carlos     7.23:39
2280. Irizar Arabaolaza, Javier    7.30:26
2325. Urcelay Aguirrebalzategui, Asier    7:31:37
2348. Axpe Ezpeleta, Patxi    7:32:24
2426. Bengoa Unzurrunzaga,Felix    7:35:00
2753. Olalde Zubia, Mikel    7.44:39
2759. Garcia Andueza, Juan Carlos    7:44:52
2826. Zumalde Kortabarria, Eneko    7:46:45
2851. Aldekoa Beitia, Javier    7:47:37
3010. Iriondo Martinez de Zuazo, Julen    7:52:02
3468. Marton Otamendi, Jon    8:04:41
3540. Negreira Cobas, Jose Antonio    8:06:52
3610. Lizarralde Zabaleta, Mikel    8:08:43
3679. Letamendi Martin, Joseba    8:10:29
3684. Campo Ibarrondo, Ivan    8:10:41
3690. Biain Regueiro, Gorka    8.10:45
4003. Salazar Garcia, Pepito    8:20:09
4063. Axpe Arenaza, Bittor    8:22:07
4234. Iturbe Agirrebalzategi, Andoni    8:27:37
4571. Madina Anduaga, Jon Ander    8:40:17
4615. Campos Ugarte, Andoni    8:42:11
4776. Arregi Galdos, Olatz    8:49:04
4777. Laskurain Markuleta, Arkaitz    8:49:05
5043. Txintxurreta Igartua, Roberto    9:01:01
5744. Arenaz Letamendi, Mikel    9:37:24
5745. Altube Irusta, Uguzne    9:37:24

Iturria: www.quebrantahuesos.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak