Ibarreko zenbait errepide konponduko ditu Gipuzkoako Diputazioak

Arritxu Barruso 2008ko martxoaren 26a

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du 14 milioi euro inguruko inbertsioa egingo duela Gipuzkoako zenbait errepidetan, mantenu eta konpontze lanak egiteko.

Mantenu lan horiek egiteko planak, bailarako zenbait errepide hartzen ditu bere barne. Izan ere, Eibar - Arrasate eta Gatzaga bitarteko GIPUZKOA-627 errepidea izango da konponduko duten bideetako bat, eta bestea, Beasain - Zumarraga eta Kanpazar tarteko GIPUZKOA 632 errepidea.

Gipuzkoako Diputaziotik azaldu dute, besteak beste, errepideak eta errepide bazterrak garbituko dituztela, seinaleak, argiak eta barandak konponduko dituztela,  galtzadetan dauden zuloak ere estaliko dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak