Aurten arte Done Jakue bidea egiten zuten txirrinduz Arizmendi ikastolako ikasleek, baina aurten ibilbidea aldatu, eta Nafarroako Egues herritik Tourmaletera joan dira. Orotara 80 ikasle inguratu dira bertara, eta atzoko etapa ikusi eta gero, gaurko atseden eguna aprobetxatuz Esait-ekoekin batera txangoa egingo dute.
Beste 80 zaletu Debagoiendar ere taldean inguratu dira Tourmaletera, Mikel Lizarraldek antolatzen duen irteeran. Orotara bailarako 160 pertsona bildu dira Tourmaleteko magalean, eta bertan kanpalekua jarri. Giro aparta jarri dute, baina ongi pasatzera joateaz gain, txirrindulariak animatzera joan dira.
Iban Velasco da bestalde Tourreko Debagoienako ordezkari bakarra, eta bera animatzea ere badute helburu bailaratik inguratu diren zaletuek. Velascoren gora beheren balantze ona egin du Lizarraldek.
Biharko etaparen zain, kirola eginez igaroko dute gaurko eguna. Tourmaleta berriro igo, eta Tourra erabaki dezakeen etapan 160 debagoiendarrek gogoz animatuko dituzte txirrindulariak.