Ibarreko turismo eskaintza berrikuntzekin dator udarako

Maider Arregi 2010ko uzt. 16a, 17:18
Kanpotik datozenendako zein, udan herrian geratzen direnendako badago zerekin gozatu gure ibarreko herrietan. Aurten, berrikuntzen artean, Intxortako Interpretazio Zentroa eta Arrikrutzeko kobetan espeleoabentura egiteko aukera dago.


Mankomunitateko Turismo teknikariak, Ana Herizek azaldu digu jendea hasi dela informazioa eskatzen. "Zaila da aurreikuspena egitea krisi egoeragatik. Hala ere, jendeak  interesa erakutsi du momentuz".

Museoak eta Bisita gidatuak

Bergaran, herriko erdigune historikoa ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko dira. Eskoriatzan, Ibarraundi Museoa ezagutzeko, aldez aurretik egin daiteke eskaera. Leintz Gatzagan, berriz, gatz museoa gertutik bisitatzeko aukera ere badago. Oñatin, Debagoieneko Turismo Informazio eta Interpretazio Zentrotik bisita gidatuak izango dira Santutegira; baita unibertsitatera eta parrokiara ere. Arrikrutzeko kobak bisitatzeko aukeraz gain, espeleoabetura, kobak barru-barrutik ezagutzeko, eskaintza dago nobedade moduan. Eta Gomiztegin, aldiz, euskal artzainaren ibilbideaz gozatu nahi duten bisitariek ateak zabalik izango dituzte. Elgetan, Intxortako Interpretazio Zentroa gertutik ezagutu ahalko da aurtengo udan lehenengoz. Gomendagarria da, aurrez abisatzea bisita ezberdinetarako taldeak egiteko. Informazio guztia, jarraian,  Mankomunitateko webgunean: turismodebagoiena.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak