Ibarreko taxilariek ez dute nahi sistema berria

Mireia Bikuña 2008ko urt. 24a, 18:10
Debagoienean dauden 37 taxi gidarietatik hamalau sartu dira oraingoz telefono bakarreko sistemaren barruan. Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Oñatiko taxi gidari guztiek esan diote ezetz sistema berriari. Aldiz, Bergaran eta Arrasaten gidarien erdiek dihartdute lanean telefono bakarrarekin.

Bi erabaki

Arrasateko geltokian zerbitzua ematen duen Jose Luis Gorroñok ez du onartu sistema berria, haren ustez gidariei "onurak baino kalte gehiago" ekarriko dizkie-eta. "Agitax, Gipuzkoako Taxi Elkartea, gidari autonomoen merkatuan sartu gura du, eta hala bada, gu izango gara galtzaile", azpimarratu digu.
Bestalde, Jesus Moreno bergararra dagoeneko lanean dago sistema berriarekin. "Guretzako etorkizuna da; lan egiteko sistema ona da; hala, erabiltzaileei zerbitzua bermatzen diegu", azaldu digu.
Telefono bakarrak erantzun oso ona izan du Donosti aldeko herrietan "jendea ohituta" dago-eta. "Edozelan ere, Debagoienean astiroago goaz", esan digu Morenok.

Foru aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiak hartu du bere gain telefono bakarra ezartzeko aurrekontuaren zatirik handiena: 2007an 830.000 euro jarri zituen, eta 2008an 995.000 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak