Ibarreko ostalariek eskatu dute Debagoieneko 'altxorrak' ezagutzera emateko

Iker Barandiaran 2009ko uzt. 19a, 23:40
Gipuzkoako Ostalarien Elkarteak hainbat batzar egin ditu eskualdeka, eta ibarrekoek jakinarazi dute euren eskaera nagusiena dela Donostiara joaten diren turistei ohartaraztea Debagoienean zer ikusi dezaketen.

Hala, Ostalarien Elkarteak Aldundiari eskatu gura dio AP-1 eta A8 errepideetan Debagoienean turismorako dauden aukeren gaineko seinaleztapena egiteko. Ostalariek uste dute Donostiak erakartzen duen turista kopuru handiak ez daukala beste altxorren berri; eta hori jakinarazi behar zaiola.

Bestalde, Ostalarien Elkarteak jakinarazi du negozioak %20-22 egin duela behera; eta hainbat neurri hartu behar dituztela indartzeko. Horien artean, formazioa nabarmendu dute, eta baita gastronomiarekin lotutako ekimenei babesa ematea.

Elkartetik jakinarazi dute euren etsai handiena dela bezeroa etxean gelditzea; eta horren kontra borrokatu behar dutela. Oporrei dagokionez, uste dute krisia dela-eta, jende gutxiagok joko duela kanpora, eta barneko turismo gehiago egingo dela, euren mesederako izan daitekeena.

Gastronomia jardunaldiak

Bestalde, jakinarazi dute oraindik indarrean daudela sasoi honetako ortuen produktuekin lotutako gastronomia jardunaldiak; eta iraila eta urrirako bildots eta perretxikoekin lotutakoa egingo dutela, Mankomunitearen laguntzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak