Ibarreko hogeita bost lagun gertu Zegama-Aizkorri maratoirako

Xabier Urtzelai 2008ko mai. 23a, 14:32
Domekan (09:00) 468 korrikalarik hasiko dute Zegama-Aizkorri maratoia, eta tartean izango dira 25 debagoiendar. Aurrean ibiliko direnen artean, baina, faborito garbi bat: 1 zenbakia eramango duen Kilian Jornet kataluniarra. Iaz, 19 urterekin Skyrunner World Series txapelketako inoizko irabazle gazteena bilakatu zen Gironakoa, eta Zegama-Aizkorrin erakustaldia eman zuen (3:56:59).

Hori gutxi balitz, 2007an baita ere, Grindelwald-en (Suitza) egindako mendiko eskiko Europako Kopan azkarrena izan zen. Eta berriro diogu, hori guztia 19 urterekin.


Beste faborito batzuk
Kilian Jornetekin batera, probako antolatzaile Alberto Airbek beste hainbat izen aipatu ditu, bidea lokaztuta egongo dela aprobetxatuta aurrean ibiliko direnak: "Adi Ricardo Mejiarekin –2006ko irabazlea–, Helmut Schiessl alemaniarrarekin, Fabio Fontanti italiarrarekin, edota iaz bigarren izan zen Raul Garcia segoviarrarekin. Borroka latza izango dute horiek".
Horrekin batera, merezi du aipatzea hainbat urtetan lasterketetatik desagertuta ibili den Juan Martin Tolosa ere irteera puntuan egongo dela, amezketarra izan zen-eta Zegama-Aizkorriko lehen irabazlea, 2003an (4:14:23). Eta, Aierbek gogorarazi moduan, atleta ezagunen artean aipatzekoa da Fabian Ronceroren parte-hartzea –Sasoi batean munduko maratoilari onenen artean egon zen, eta egun ere 10.000 metroko distantzian errekorra du–. "Hala ere. Roncero errepideko lasterkaria izan da. Badakit fisikoki oso indartsu dagoela, asko entrenatu dela, eta badakigu korrikalari moduan zelako kalitatea duen. Baina hau ez da bere espezialitatea, jaitsieretan sufritu egiten duela esan didate, ez dela horren azkarra. Domekan seguruenik labainkor egongo da mendia, eta horrek ez dio mesede egingo".

Lasterketaren gaineko informazio gehiago, hemen.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak