Ibarreko herriak erdi hutsik daude

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko abu. 13a, 15:50
Giroa benetan lasaia da gure herriko kaleetan. Abuztu erdialdea izanik, jendea oporretara joana da; gutxi batzuk dira herrian geratu direnak. Batez ere, aparkalekuetan nabaritzen da herriak hutsik daudela. Baina, herrian geratzen direnendako nahikoa zerbitzu dago?

Giroa benetan lasaia da gure herriko kaleetan. Abuztu erdialdea izanik, jendea oporretara joana da; gutxi batzuk dira herrian geratu direnak. Batez ere, aparkalekuetan nabaritzen da herriak hutsik daudela.

Hala ere, ez da sasoi batean bezala. Orain, jendeak oporrak beste hilabete batzuetan ere hartzen ditu eta gero eta gehiago dira abuztuan herrian geratzen direnak.

Baina, herrian geratzen direnendako nahikoa zerbitzu dago? Taberna eta komertzio batzuk itxi egiten dituzte, batez ere abuztu erdialdeko bi asteak. Beste komertzio batzuk, ostera, goizez zabaltzen dituzte eta arratsaldez itxita izaten dituzte.

Oñatin diru-laguntzak ematen dituzte

Oñatin esaterako, Udalak 55.000 euro banatuko ditu zerbitzu arloko komertzioen artean abuztuan zabaltzearren. Udalak eta Txanda dendarien elkarteak adostutako diru-laguntza da.

Bergaran izan gara, kalean, eta herritarrei galdetu diegu ea herrian nahikoa zerbitzu dagoen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak