Ibarreko haur eta gaztetxo gehienak gaur itzuli dira ikasgeletara

Asier Alkorta 2010eko irailaren 7a

Oporrak alde batera utzi, eta ikasturtean murgiltzen hasi dira. Guztira Lehen eta Bigarren Hezkuntzetako 2.000 ikasletik gora hasi dira eskoletan eta ikastoletan. bergararrak izan dira bailarako goiztiarrenak eskola eta ikastoletan hasten, izan ere, bergararrak atzo hasi ziren kurtso berriarekin. Beste batzuk aldiz, bihar edo eguenera arte ez dira hasiko. Arrasateko Arizmendi ikastolan eta Herri Eskolan, Aretxabaletan eta Eskoriatzako ikastolan bihar hasiko dira eskolako martxa hartzen, Eskoriatzako Herri Eskolakoak, berriz, eguenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak