Ibarreko finalistek bi sari ekarri dituzte Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketatik

Iker Barandiaran 2009ko aza. 16a, 00:09
Arrasateko Eneritz Urrutia eta Maialen Arratibel; eta Bergarako Amy Kerkhof izan dira Debagoieneko sarituak gaur, domeka, Donostiako Antzoki Zaharrean egindako finalean. Juan Luis Aranburuk, txapelketaren koordinatzaileak emandako azalpenak dituzue entzungai.

Bukatu da aurtengo Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketa; gaur, domeka, egin dute finala Donostiako Antzoki Zaharrean, eta aretoa goraino bete dute.

Debagoieneko sei abeslarik esku hartu dute finalean; eta horietako batzuk, gainera, sariak eraman dituzte. Bakarlari onenaren saria Oiartzunera joan da; Irati Odriozolak jaso du. Bigarren bakarlari onena, berriz, Amy Kerkhof bergararra izendatu dute.

Bikoteei dagokionez, Oiartzungo Irati Odriozolak eta Ane Badiolak eskuratu dute lehenengo saria; eta bigarrena, berriz, Arrasateko Eneritz Urrutiak eta Maialen Arratibelek.
Are gehiago, beste sari batzuk ere banatu dituzte ekitaldian; hala nola, abesti propio onena eta beste. Beste horietan ez dira debagoiendarrak nabarmendu.

 

Guztiak elkarri laguntzen

Ordu eta piku iraun dute parte-hartzaileen emanaldiek eta horien ostean, sari banaketa egin dute. Hala ere, sorpresa bat izan da horien artean. Iazko edizioko talde onenaren saria jaso zuen T-Clash agertokira igo da ustekabeko ikuskizun bat eginez. Entzuleak parrez lehertu dira eta oso gustura hartu dute antolatzaileendako ere sorpresa izan den ekarpena.

Bestalde, antolatzaileek azpimarratu dute txapelketa osoan izan den giro ederra eta taldekideek eurek elkarri laguntzeko izan duten jarrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak