Ibarreko eskolek mantendu egingo dute egutegia eskolak hasteko

Arritxu Barruso 2009ko abu. 19a, 16:48
A Gripea dela-eta zeresan handia eragin du aurten eskolara itzulerak. Eusko Jaurlaritzatik azaldu dute eskolak hasteko egutegia mantendu egingo dela eta ez dela aldaketarik egongo. Debagoieneko eskolek oraingoz, behitzat, irailaren bigarren astean irekiko dituzte ateak umeendako.

Euskal Autonomia Erkidegoan, eta umeek seguruenik eskolara itzultzeko gogo handirik edukiko ez duten arren, irailaren bigarren astean gaztetxoek motxila eta liburuak hartu eta eskolarako bidea egin beharko dute. Eusko Jaurlaritzak azaldu du oraingoz, behitzat, ez duela eskolara itzultzeko egutegia aldatuko. Hori horrela, gure ibarreko eskolek ere oraingoz, behintzat, aurrez finkatutako egutegia jarraituko dute.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak iragarri du A Gripeari aurre egiteko plan berezi bat garatu dutela eta 15.000 euro bideratuko dituztela plan horretara. Horrez gain, herritarrendako informaziorako telefono zenbaki bat ipiniko dute martxan. Gainera, Jaurlaritzatik azaldu dute informazio kanpainak egingo dituztela eskoletan guraso eta irakasleendako.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak