Zapatuan jokatu zen Boulder ligaren bigarren saioa Gasteizko K2 kiroldegian eta Debagoiena Eskalatzaileak taldeko neska mutikoek emaitza bikainak lortu zituzten. Parte-hartzaile guztiak arratsaldeko finalerako sailkatu ziren goizeko saioan.
Mutikoek ere emaitza bikainak lortu zituzten. Kepa Bruña lehenengo postuan sailkatu zen eta Iñaki Velasco bigarren. Maila herrikoian ez zen inor lehiatu, baina elite mailan ordezkari bakarra, Mikel Velasco, lehenengo postuan sailkatu zen.
Hurrengo proba Otsailaren 20-an jokatuko da Amurrioko Bañueta kiroldegian.