Ibarreko enpresak pozik itzuli dira aurten ere Ferroformatik

Leire Kortabarria 2007ko mar. 12a, 09:43
Hamazazpigarren aldiz egin dute Ferroforma azoka, BECen, eta Debagoieneko 17 enpresak parte hartu dute. Bukatu berri da hitzordua, eta ondo bukatu ere, kontsultatu ditugun enpresetako ordezkarien arabera: oro har, norberak bere helburuak bete ditu –batik bat, lehengo bezeroekin harremana berritzea, bezero berriak erakartzea eta harremanak sortzea, eta baita, jakina, produktu berriak erakustea.

Gehienak, edizio guztietan

Debagoieneko hainbat arloko enpresak joan dira: sarrailagintza, burdineria, egurra lantzekoak, tresneria eta industria hornidurak, lorategiak… Gehienak edizio guztietan joaten dira. CVL enpresako Olaia Elkoro ordezkariak dioenez, "kontsulta asko izan ditugu, eta gure produktua ezagutarazi dugu. Gauza txar bat da erakusle txinatar asko zeudela; guretako lehia handia dira". Oro har, baina, Euskal Herriko eta Estatuko ekoizleak eta banatzaileak izan dira. Sufersako Unai Juaristik dioenez, "eskualdeko asko egon gara, bai; adibidez, gure hornitzaile asko zeuden".

Elgetako burdineria enpresa horrek lehenengo aldia izan du Ferroforman, eta "oso interesgarria" iruditu zaie.

Munduko berritasuna

Antzuolako Goizper Estatuko liderra da lorategiko lainoztagailuetan, merkatuaren %70arekin; horregatik, eurendako, bezero berriak egiteko baino gehiago, produktuak erakusteko aukera izan da azoka. Besteak beste, mundu osoan berria den lainoztatzeko ekipamendua aurkeztu dute Ferroforman.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak