Ibarreko ELAko ordezkariek asanblada egin dute Oñatin

Txomin Madina Milikua 2009ko mar. 27a, 15:00
Bertan izan da Adolfo Muñoz 'Txiki', sindikatuko idazkari orokorra eta azaldu duenez, egungo egoera ikusita Gobernuaren politikak aldatu egin behar dira. Patronalari, txantajea egitea egotzi dio era berean.

Aberastasuna banatzearen aldeko kanpaina eskualdeetara eraman gura izan dute ELA sindikatukoek, eta hala, Debagoieneko eta Debabarreneko ordezkariek asanblada egin dute Oñatin. Bertan, Adolfo Muñoz Txikik esan du, enpleguaren arloan, suntsipena eta txantajea direla nagusi.

Egungo krisia, etekinen krisia dela gaineratu du eta patronalak ez duela enplegua sostengatzeko ahaleginik egiten. Fiskaltasuna aldatuta gastu soziala igo beharra dagoela ere gaineratu du.

Aldaketa politikoak

Arlo politikoan, agintarien aldaketa posible baten inguruan galdetuta esan du politikari ezberdinak izan arren, politikak berdinak izan daitezkeela eta horren kontra lan egin behar dutela sindikatuek.

Sindikatuek mobiliazioak egiten jarraitu behar dutela gaineratu du Muñozek, eta ez dietele gobernuei nahi dutena egiten utzi behar. Esan du era berean, mobilizazio adostuak egiteko prest dagoela ELA.

Asanblada egin ostean, sindikatu kideek manifestazioa egin dute Oñatiko kaleetan zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak