Ibarreko EAEko zinegotziek Oñati eta Aretxabaletako egoera salatu dute

Arritxu Barruso 2007ko aza. 28a, 13:10
Ibarreko Eusko Abertzale Ekintzako alkate eta zinegotziek agerraldia egin zuten atzo Aretxabaletan, Oñatiko eta Aretxabaletako alderdikideek bizi duten egoeraren aurrean euren babesa erakusteko.

Zentzu horretan, Aretxabaletako Aralarko kideei ausardia eza egotzi zieten, PSOEren politikari aurre egiteko, batetik, eta ekainean agindu zutena betetzeko, bestetik. Arrasateko alkate Ino Galparsorok adierazi zuen alderdien legea Madrilen egin zuten arren, beste alderdi batzuen konplizitateari eskerri atera zela aurrera eta gaineratu zuen kontra daudela esaten dutenek ere, nahiago izan dutela lege horren abantailak aprobetxatu, Madrili aurre egitea baino.

Horrenbestetan aipatzen den desobedientzia zibila erabiltzeko momentu ezin hobea dela aldarrikatu zuten.

Anjel Bergaretxe, Aretxabaletako EAEko zerrenda buruak, adierazi zuen aretxabaletarren borondatea betetzea lortuko dutela, eta horretarako lanean jarraituko dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak